Sáb., 24 de Noviembre de 2018
Puertas: 21:30 h.
Comienzo: 22:00 h.
Precio taquilla: 18 €
SU TA GAR 30
1988ko abuztuaren 14an Ondarroako Gaztetxean eskaini zuten lehenengo kontzertutik 30 urte igaro dira. Heavy Metala Euskaraz jorratzea izan da talde honek egin duen ekarpenik haundiena. Horrek eta beraien maila musikalak eta mezuak hasieratik ekarri zien arrakasta, gaur egun, Euskal Herriarentzat musika talde bat baino askoz gehiago izatera heldu direlarik. 11 estudioko lan eta 1.000 kontzertutik gora bizkarrean dutela, oraingoan Su Ta Gar 30. urtemuga bira eskaintzera dator.