Entradas

INOREN ERO NI + NIRE en Hondarribia

Sáb., 6 de Junio de 2020

Puertas: 21:00 h.
Comienzo: 22:00 h.

Psilocybenea Aretoa. Hondarribia.

Precio taquilla: 10 €

Ekainak 6an Bidehuts zigiluko bi talde esanguratsuk beraien lan berriak aurkeztuko dituzte Psilocybenean.
Sarrerak: 8€ Aurresalmentan / 10€ Takillan.
 
INOREN ERO NI
 
2003an Andoainen sorturiko taldea dugu Mikel, Okene eta Drakek, BAP!! taldean elkarrekin arituak, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei.
Taldean izandako azken aldaketa, berriz, baterian izan dute. Mikelek taldea uzti du, eta bere ordez, Guantxe sartu da, besteak beste, Lobo Electrico eta Señor No taldeetan ibilitako musikaria, eta egun, Jaitiruriru egitasmoan ere.
Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika.
Inoren ero ni eta kantu berriak esaldi berean irakurtzea baino gauza kitzikagarriagorik nekez topatuko dugu zaleok. Hemen da, “Il cercatore di perle” lanarekin, Okene, Borxa, Guanche eta Marianoren azal berria.
 
https://www.youtube.com/watch?v=lLtO7gLbvYs&feature=emb_logo
https://inoreneroni1.bandcamp.com/album/il-cercatore-di-perle
 
NIRE
 
Ivan Zabalegik Lisabö utzi ostean abian jarritako egitasmoa da Nire.
2019 urtean argitaratu zuten beraien bigarren lana "Hemeretzi".  Diska honetan sentitzen dena, zuzeneko esperentzia eta Cigar Box Guitar-aren erabilpena dela eta helmuga desberdin baina ezagunetara iritsi direla. Alt-country-a, Blues-a edo Americana doinuak alde batera utzi gabe, diska hau rockeroagoa eta intentsoagoa da, zakarragoa. Basamortua eta euriaren erdibidean.
 
https://www.youtube.com/watch?v=C1vj6vCHRvw

Cancelado

Lo sentimos, el concierto ha sido cancelado


Psilocybe en Facebook
 

Utilizamos cookies, tanto propias como de terceros, para ofrecer nuestros servicios y recoger información estadística.
Al acceder a "www.musikaze.net" está aceptando su instalación y uso en los términos de nuestra política de cookies.