Oraingo honetan Euskal Herriko eszenako bi altxor elkartu ditugu zuretzat. Pop/rock psikodelikoa, Rock/Post-punk alternatiboa, gau gogoangarri bat.
RÜDIGER
Euskal musika eszenan itzaleko langilea dugu Felix Buff. Willis Drummond, Joseba Irazoki, Petit Fantôme eta bertze hainbat taldetako bateri jole bezala ezagutzen dugu. Aldi honetan Rüdiger ezizeneko proiektu pertsonala aurkezten digu. Bi biren artean sortu dituen 8 kantuz osatutako diska da. Etxean konposatu eta musika ekoizlea den Johannes Buff anaiarekin grabatu ditu eraiki berria duten Shorebreaker estudioan. Karta postala panoramiko baten aurrean gara, adingabeko melodiak, britpopa, Laurel Canyoneko psikedelismo eztia eta 90 urteetako oinarrizko indie rockaren kolaketa bat. Aurkezpen bira honetan, urteetan bidelagun duen Joseba Irazoki izango du alboan.
RÜDIGER- ATABAL session - Free (feat. Maia Ibar) - YouTube
MICE
Miren Narbaizak 2017an sortu zuen proiektu hau musikaren bideetan sakontzen eta ikasten jarraitu asmoz. MICE (2017) eta Zilar Printzak (2019) argitalpenen ondotik Lautada (2022) aurkeztu du. Lan erneago bat, presenteago bat, konposizoan zein produkzioan. Nabari daiteke esperimentaziorako eta jolaserako nahi bat, dela atmosfera berrien bilaketan, dela tenpoetan, espazio sonoroetan zein ahotsetan. Lautada espazioa eta denborarekin elkarrizketa bat da. Gakobeltz Hit Faktorian grabatu, nahastu eta ekoitzi du Joseba Baleztenak eta Forbidden Colours disketxeak editatu du.
Taldekideak: Mikel Santxez baterian, Ibai Gogortza eta Joseba Baleztena gitarretan, Iñigo Telletxea bajuan, Aitor Garcia de Vicuña teklatuetan eta Miren bera ahotsean.
MICE - Inor begira izanda ere - YouTube
Lehenago 20:30tatik aurrera IZUKARI arituko da aretoa girotzen!