Denbora asko darama King Buffalok zerrenda karismatiko eta hoberenen artean eta bazen garaia Euskal Herria bisitatzeko! Sean McVay abeslari/gitarristak, Dan Reynolds baxu-jotzaileak eta Scott Donaldson bateria-jotzaileak osatzen dute taldea. Hirukotea Rochesterren (New York) sortu zen 2013an eta beraien burua "heavy psych" izendatzen dute, 8 diska plazaratu dituzte, horietatik 5 luzeak eta Clutch, All Them Witches, Uncle Acid & the deadbeats, The Sword eta Elder taldeekin batera egin dituzte birak.
King Buffalok "Regenerator" izeneko bosgarren 2022aren amaieran kaleratu zuen. Album honekin taldea mundu mailan sendotu da, Erresuma Batua, Alemania, Herbehereak, Austria, Suitza, Portugal, Belgika eta Danimarkako udako jaialdi askotan parte hartuz. Kartel bikoitz hau osatzeko, SLOMOSA norvegiarrark, Eskandinaviako tundrako duna izoztuetara eramaten zaituzten riffak, rock gihartsu eta koipetsua Fu Manchu eta lehen Queens Of The Stone Age klasikoen bidean. Belaunaldi berriko taldea, Europako desert-rock eszenaren osasun egoera ona egiaztatzen duena.