16/03/2018
Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, Imanol Ubeda taldeko kantaria bakarkako ibilbidea prestatzen aritu da. Aurrerantzean, Don Inorrez ezizenarekin arituko da. Bere lehen diskoa izango dena grabatu du Paco Loco ekoizle ezagunarekin batera El Puerto de Santa Marian (Cádiz). Diskoa martxoaren amaieran aurkeztuko du eta apirilean hasiko da zuzeneko emanaldiak eskaintzen. Lehen bi saioak Bilbon eta Donostian izango dira. Xehetasun denak, Agenda atalean.
Aurrerapen gisa, bi abesti kaleratu ditu Spotifyn plataforman: ‘Bere txisteak’ eta ‘Kristoren gonbidapena’. Bi kantak entzuteko esteka: Spotify.
Bandcamp plataforman ere entzungai dira bi abestiak. Hauxe esteka: Bandcamp.
Hiru Damatxo Ideia Faktoriak osatu du \'Kristoren gonbidapena\' kantaren bideoa. Hementxe duzue ikusgai: