Entradas

WILLIS DRUMMOND + TZAR en Hondarribia

Sáb., 18 de Marzo de 2023

Puertas: 20:30 h.
Comienzo: 22:00 h.

Psilocybenea Aretoa. Hondarribia.

Precio taquilla: 10 €

Harreman handia izan du beti gurekin talde Lapurtarrak eta, Psilocyberen 20. urteaurrenean egon baziren 30.ean zergatik ez?

Haiekin batera Psiloko TZAR, beraien lehen biniloaren aurkezpen kontzertu bira ixten.

WILLIS DRUMMOND

HALA ERE 7garren estudioko lana:Paradoxazkoa da, baina batek diska berri bat eskuetan duenean, musikari baino lehen, diskaren azalari ematen dio kasu. Diska horrentzat, zerbait berri nahi genuen, eta mandarina hori inposatu da, izen bera daraman kantaren lehen hitzetan agertzen baita. Hautu estetikoa baino haratago*, albuman zehar aipatuko diren gaiei irudia ematen die: gero ta krisi ekologiko eta soziala gehiago bizitzen dituen sistema akitu baten zentzugabekeria (stochkolmen, har eta bota, bidasoa) eta zentzugabekeri horrek sortzen dituen ezintasun eta galtze sentimenduak (western smile, makina bat) edota etengabeko galdezkatzeak (mandarina, gauzak, jostaleku ala infernu ). Horren ondorioz, denok, mundua aldatu nahi genukenok ere bai, kontraesanez betetzen gira. Diskaren tituluak kontraesan hauek laburbildu nahi ditu : HALA ERE.Baina « hala ere », lehen aspektu ilun horren gibelean, itxaropen ikutuak agertzen dira, baita ekintzetara pasatzeko deia eta aintzina jotzeko beharra. Azkenean hitz personalagoen bidez, azpimarratzen da ere zer den garrantzitsua (ez dugu behar).Hitzak baino haratago, gure musika eta talde gisa dugun funzionamendua doaz bide hortik. Musikalki lehenik, espero dugu entzunen duzun diska hau berri eta fresko izatea, nahiz eta momentu berean, oso « willis drummond » izan. Jadanik aipatu dugun lehen kanta, mandarina, sailkatzeko zaila da, baina biziki untsa iragartzen du elkarrekin pasatuko ditugun 36 minutu hauetan gertatuko dena. Ondotik, berriz aurkituko dituzue Australia ala Irlandako influenziak (the drones, the new christ, fontaines d.c.), baita aspalditik gure gainean eragina duen 90 hamarkadako eszenaren eragina, Seattle-eko « grunge »-a (Nirvana, Pearl jam) izan dadin, ala zerbait « pop »-agoa (eels). Eta nola ez, gure musikan beti presente dira sakonki markatu gaituzten ozentasun eta taldeak (crazy horse…)Gero, diska horren soinua ez da soilik kantuen fruitua. Willis Drummond taldean usaia den bezala, bi faktore biziki garrantzitsuak badira gure soinuan: alde batetik, taldearen osaketa, eta bestetik grabatzeko metodoa. Zentzu horretan, Vincent Bestaven-en ekarpena azpimarratzekoa da. Taldean sartu zen 2021eko « unplugged » bira aberasteko, eta elektrikoan jarraituko du abenturaren parte. Bere gitarrek (batzuetan biziki « rock », bestetan biziki « atmosferikoak ») gure soinuari beste dimensio bat ematen diote, baina taldearen mamia aldatu gabe. Ohartuko zizte teklatu batzu ere sartu dituela western smile bezalako kantuetan. « Bateria-baxu-gitarra » bloke klasikotik at diren ikutu hauek gutti dira. Eta hori erabaki artistikoa da, diska hori sortzeko prosezuarekin ikusteko duena. Grabaketa hori biziki « gordina » izan baita : 4 musikariok gela bakar batean, zuzenean jotzen, klaketarik gabe, kaskorik gabe… Talde bat jotzen, besterik ez. Albuman nahi genuen mantendu maketak entzutean sentitu genuen indarra, eta hori lortzeko, prosesua berdin berdin jarraitu behar genuen. Eta horrela izan zen. Azkenean, ondotik, ahotsak eta moldaketa gutti batzu gehitu genituen.Amaitzeko, ezin dugu diska hori aipatu, grabatzen egon ginen lekua aipatu gabe. 2020an, erabaki genuen Johannes Buff (Felix-en anaia eta diskaren ekoizle-zuzendaria) eta beste artista batzurekin (petit fantôme…) gure estruktura propioa sortzea, taldearen egoitza izango zena, baita estudio profesionala ere : Shorebreaker estudioa. Diska hau bertan grabatu, ekoiztu eta nahastu dugu. Etxean.Beste urrats bat da taldearen autogestio desmartxan. Badu orain kaxik 20 urte willis drummond familia bat bezala funzionatzen duela, baina kooperatiba bat bezala ere bai, nolabait. Den dena kudeatzen baitugu taldekideok horizontalki. Azken finean, sorkuntza, proiektuak gauzatzea, antolakuntza eta ekintza dira gure iskilu bakarrak inguratzen gaituen munduak sentiaratzen ahal digun fatalismoaren parean. Kantak entzuten eta segituan botatzen diren garaian, proiektuek diska bakar baten iraupena duten garaian eta taldeak sortzen eta istantean urtzen diren garaian, gure musikaren eta musika taldearen definizioek fatalismotik salbatzen gaituzte. Hau da guk dugun rock-aren ikusmoldea. Estilo musikala batetako klixe eta mugak baino ainitzez haratago joaten den zerbait da. Momentu berean libertigarria den baina hala ere gogoetarazten duen zerbait. Pasioa eta etika bateratzen duen zerbait. Gizaki abentura kolektibo autentiko bat.

willis drummond - Stockholmen | B ALDEAko BEHEKALDEA - YouTube

TZAR

2021ko Uztailean kaleratutako estreineko VOL.1 diska laburrari jarriapena emanez dator TZAR, 2022-ko udaberriarekin batera ikusiko baitu argia taldearen bigarren kanta eskukadak. Entzun, Vr Lodi, F.O.M.O., 9MM eta Ego Sobredosien Astelehenetako Ajea kantek osatzen dute kanta bilduma. Estilo finkorik gabe, mota guztietako bazterrak nahastera datozen kantak dira, irreberenteak eta garratzak. Formula berari atsikirik, Hondarribia eta Lazkao artean finkatutako taldeak Mikel Kazalis izan du beste behin teknikari bere Zarauzko Fidelenea estudioan. Apirilaren 1-tik aurrera taldearen Bandcamp orrialdean muxutruk eskuragarri izango da VOL.2:IRAINDUEI, aurrerago zabalduko delarik plataforma digital desberdinetara.

VOL.2: IRAINDUEI | tzar (bandcamp.com)

Lehenago 20:30tatik aurrera HIGHBAY arituko da aretoa girotzen!


Lo sentimos, la fecha de fin de venta de entradas desde esta web fue: 18/03/2023 14:00


Psilocybe en Facebook
 

Utilizamos cookies, tanto propias como de terceros, para ofrecer nuestros servicios y recoger información estadística.
Al acceder a "www.musikaze.net" está aceptando su instalación y uso en los términos de nuestra política de cookies.