BRAVA
Bolumen handiko musikaren zalea, bere DJ-setak milaka genero eta estilo zeharkatzen dituzten bidaiak dira. Bere energia guztiz zabaltzeko ahalmena du bere mugimendu galaktikoekin. Zinema eskolan emandako pausoek eta berak egindako abestiek osatzen dute BRAVA konbo performatikoa. Mundu guztiko festibaletan pintxatu egin du BRAVA-k: Coachella (CA), Sónar, Primavera Sound (BCN), Drugstore (BELGRADO), La Machine du Moulin Rouge (PARIS), MusicBox (LISBOA), Worm (ROTERDAM), La Graviere (GINEBRA), etab eta bere Boiler Room-eko sesioak 350.000 bisita baino gehiago ditu. Abeslari bezala bere lehen EP-a atera du, \'Una de Brava\' Rumbler edo Don Peligro bezalako ekoizleekin batera. Orain, bere bigarren EP-a ari da prestatzen, METRAKIT izenekoa eta ez-ohizko mezuak dituzten dantzalekurako abestiz osaturikoa.